Getxori bereizgarria lortzen lagundu dioten indargune espezifikoak honako hauek direla azaldu dute udal-iturriek: dagoen berrikuntza-ekosistema; prestakuntza-programa, erakunde kudeatzailekoa ez ezik, sektoreko enpresei zuzendutakoa ere; tokiko kultura-baliabideen sustapena eta babesa; baliabide turistikoen eta intereseko ibilbideen smart seinaletika aurreratua; airearen kalitatearen kudeaketa eta zarata minimizatzeko mekanismoen balorazioa eta irisgarritasunaren garapena bultzatzea soluzio teknologiko eta berritzaileen bidez.
Iñigo Urkitza Turismo zinegotziaren arabera, “Getxo Euskadiko helmuga erakargarrienetakoa da eta milaka turista jasotzen ditu urtero. Posizio horrek aukera paregabea eskaintzen dio, bereizgarri hori lortu ondoren, aitzindari izateko turismoaren etorkizunerantz jauzi egiteko orduan: datuen analisia, erabaki hobeak hartzeko eta esperientzia turistikoa aberasteko, bisitariari zerbitzu berriak eskainiz”.
HTA eredua
Udaleko ordezkariek gaineratu dutenez, udalerriak badauka Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak egiten duen Turismo Helmuga Adimendunaren Diagnosi Txostena, SEGITTURen metodologia, tresnak eta balidazioaren bidez. Horrela, Helmuga Turistiko Adimendunaren metodologia ezartzen dutela azaldu dute, Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak bultzatua helmugan, eta bi erakundeek 2021eko maiatzean sinatutako lankidetza hitzarmenaren esparruan. 2025eko abendura arte balio du, eta helmuga bihurtzen da Helmuga Turistiko Atxikia, egiaztatzen duena HTA eredua ezartzen hasi dela. Azpimarratu dute hori urrats garrantzitsua dela turismo-garapenaren abangoardiako helmugen taldean parte hartzeko, gobernantzan, jasangarritasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategia erabiliz ardatz egituratzaile gisa.
Getxoko udalerrian HTA metodologia ezartzeko prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzional eta ekonomikoa izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta udal-arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa izan du, helmuga ebaluatzeko behar den informazioa ematen lagundu baitute, 97 betekizunen eta hura osatzen duten 261 adierazleren arabera, HTA baten ardatz nagusien multzorako. Informazio horri esker, SEGITTUR enpresak Getxoko udalerrian baldintza bakoitzaren heldutasun-maila
Getxoko udalerrian HTA metodologia ezartzeko prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzional eta ekonomikoa izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, eta udal-arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa izan du, helmuga ebaluatzeko behar den informazioa ematen lagundu baitute, 97 betekizunen eta hura osatzen duten 261 adierazleren arabera, HTA baten ardatz nagusien multzorako. Informazio horri esker, SEGITTUR enpresak Getxoko udalerrian baldintza bakoitzaren heldutasun-maila baloratu du, eta, ondoren, ekintza-plan bat proposatu du, helmugak gauzatu beharreko gomendioakaz batera, Helmuga Turistiko Adimenduna bihurtzeko.