Hurbiltasuneko puntu finko berriak eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan egongo dira erabilgarri. Gainera, Garbigune Mugikorreko ordutegi berberetan, aurrez aurreko asistentzia pertsonalizatua mantenduko dute, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzei erantzuteko.
Hala, Telletxen jarritako lehen guneak zapatuetan emango du arreta, 10:00etatik 14:00etara, eta gainerakoek, instalatu ahala, egun eta ordutegi hauetan: Gobelaurre parkea, eguaztenetan, 18:00etatik 21:00etara; Salsidu-Ollarretxe, eguenetan, 10:00etatik 14:00etara; Gernika parkea, eguenetan, 18:00etatik 21:00etara; Andra Mari kiroldegia, barikuetan, 10:00etatik 14:00etara; Areetako Xake plaza, barikuetan, 18:00etatik 21:00etara; Bidezabaleko anbulatorioa, zapatuetan, 18:00etatik 21:00etara; eta Iturgitxi-Basarraten, domeketan, 10:00etatik 14:00etara.
Bota daitezkeen artikuluak
Hurbileko garbiguneetan jasotzen diren artikuluak produktu toxiko eta kutsatzaile gisa katalogatuta daude, eta osasunerako edota ingurumenerako arrisku-iturri dira. Bota daitezkeen hondakinak dira, besteak beste, olioak, pinturak, lakak eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo-hondarrak, plastikoak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszenteak, bonbillak eta lanparak, pilak eta bateriak, gailu elektronikoak, toner/tintako kartutxoak eta CDak dira; baita birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (etxetresna elektriko txikiak eta altzari osagarriak, txatarra elektronikoa eta abar) eta ehungintzako produktuak.
Ingurumeneko zinegotzi Iñigo Urkitzak gogoratu duenez, hurbiltasun-puntu horiekaz “Udalak ahalik eta gehien erraztu nahi du natura- eta hiri-ingurunean hondakinak kontrolik gabe isurtzea, zaborrak biltzeko ohiko zerbitzuen bidez ezabatu ezin daitezkeenak; gainera, herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, hondakinen kudeaketan inplikatzea sustatuz, betiere ingurumena errespetatuz”.