Udaltzaingoak abian jarritako operatiboa 00:00etan hasi zen, eta 08:00ak aldera amaitu zen. Iturriek azaldu dutenez, "garrantzi txikiko" 19 gertakari izan ziren guztira, eta horietatik hurrengoak nabarmendu dituzte: Itzubaltzeta/Romon edukiontzi batean izandako sute bat; alkoholemia- eta droga-kontrolen kanpainaren barruan, pertsona bat ikertu zuten, gidatzea eragozten zion agindu judiziala urratzeagatik, eta beste bat salatu zuten baimendutako alkoholemia-mugak gainditzeagatik; bi lokal salatu zituzten, bat adingabeei alkohola saltzeagatik eta bestea musika-ordutegia ez betetzeagatik, eta bost pertsona salatu zituzten bide publikoan musika-orga bategaz festa bat muntatzeagatik.
"Gure ustez, urteko sarreraz udalerriko auzoetan gozatu duten pertsona gehienek modu eredugarrian egin dute", nabarmendu du Keltse Eiguren Herritarren Segurtasuneko zinegotziak.