Desfilearen lehenengo zatia Andra Mariko kiroldegian hasiko da 17:30ean, eta auzo hori zeharkatuko du. Horren ondoren, Algortara pasatuko da, Maidagan kalean, Aingeruko etorbidean eta Telletxe eta Andresena kaleetan zehar, Kasinoaren aurrean amaitzeko. Lehenengo ibilbidea amaitu eta gero, Erregeak Muxikebarrira joango dira etxeko txikienakaz mintzatzeko. Antzokirako sarbidea Etxeandia Apezpikuaren kaleko atetik egingo da.
19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Itzubaltzeta/Romo eta Areeta auzoetan. Romo ikastetxetik hasita, Gobelaurre kalean ibilbidea honako hau izango da: Gorbea, Kresaltzu, Ezekiel Agirre, Mesedeetako kalea, Areetako etorbidea eta Zugatzarte. Ibilbidea bukatu ondoren, Romo Kultur Etxera joango dira Erregeak haurrei harrera egiteko.
Aurten, zortzi karroza egongo dira desfilean eta Getxoko Gurutze Gorriko eta bertoko elkartetako zenbait boluntariok parte hartuko dute. Ohi bezala, gainera, bi fanfarrek kaleak girotuko dituzte