Boxeo tailerrak teknika, prestakuntza fisikoa eta bizitza osasuntsua izateko gomendioak emango ditu. Gaztelaniaz emango dute otsailaren 8, 15, 22 eta 29an, eguenetan, Fadura kiroldegiko frontoietan, 18:00etatik 19:00etara.
Lehen Sorospenen ikastaroa apirilaren 13an, zapatuan, izango da, 10:00etatik 14:00etara, Romo Kultur Etxean, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek Lehen Laguntzetako oinarrizko teknikak aplikatzen ikasiko dute (besteak beste bihotz-biriken bizkortzea–BBB, desfibriladore baten erabilera, Heimlich maniobra eztarri-trabatzeen aurka, iktus baten sintomak ezagutzea eta nola jardun…).
Elikagaiak manipulatzeko prestakuntza ekainean izango da, hilaren 4an (euskaraz) eta 6an (gaztelaniaz), 16:00etatik 19:00etara, Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal-eraikinean. Amaitzean, ziurtagiri ofiziala emango zaie parte-hartzaileei.
Mihaela Jilavu Gazteriako zinegotziak nabarmendu duenez, “tailer horien bidez Getxoko gazteen trebetasunak modu praktiko eta dinamikoan aberastu nahi ditugu, beren eguneroko bizitzarako baliagarriak diren prestakuntzak eskainiz, beren garapen integralean modu positiboan lagunduz, eta jarduera fisikoa, Lehen Sorospenak eta Elikagaien Manipulazioa bezalako gai garrantzitsuak sustatuz”.