Atzo, domekan, Guardia Zibilaren Ekintza Azkarreko Taldeko (GAR) agenteek etxebizitza bat miatu eta gizonezko bat atxilotu zuten, Itzubaltzeta/Romoko Aurrezki Kutxa kalean egindako operazio batean. EFE albiste agentziak zehaztu duenaren arabera, Foruzaingoagaz eta Mossos d'Esquadragaz batera, gutxienez hiru autonomia-erkidegotan etxebizitzetan indarra erabiliz egindako hainbat lapurreta-delituren ikerketa bateratuaren emaitza izan da Getxokoa, Agoitzeko Instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiaren zuzendaritzapean.
Operazioak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez da horri buruzko informazio gehiago eman.