Ekimenaren helburua da, ahal den neurrian, Aljeriako Tindufeko saharar errefuxiatuek pairatzen duten elikadura-krisia arintzen laguntzea. Horretarako, datorren otsailaren 26ra arte, udalerriko ikastetxeetan edo Fadurako eta Gobelako kiroldegietan utzi ahal izango dira jakiak eta oinarrizko produktuak, hau da, arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekaleak, eta konpresak, eta helduentzako eta adingabeentzako oihalak.
Atfak elkarteak, berriro nabarmendu du mota honetako ekimenen garrantzia “produktuek laguntzen dutelako kanpamenduetan gaur egun dauden behar handiei aurre egiten“.