Algortako Usategi parkean dagoen izen bereko jatetxe-tabernaa ustiatzeko emakida lizitaziora atera du Udalak. Interesatuek 15 urterako alokatu ahal izango dute lokala –5 urteko luzapenagaz– eta 2.262,48 euroko kanona ordaindu beharko dute hilabetean, BEZ barne. Eskabideak urtarrilaren 23tik aurrera egin ahal izango dira. Lokalak 221 metro koadroko azalera erabilgarria du, eta 29 metro koadroko terraza bat, hegoaldera begira dagoena. Udal-azpiegitura hori joan den 2015etik egon da itxita, eta, ordutik, hainbat berrikuntza egin dituzte bertan. 9 urteotan, lokalak hainbat tirabira sortu ditu, berrirekitzea gehiegi luzatu delakoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!