Twerk eta booty dantzako euskarazko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 17a, 14:41

Tailerrak Jabekuntza Eskolan izango dira.

Getxoko Jabekuntza Eskolak twerk eta booty dantzan trebatzeko euskarazko ikastaro bat antolatu du 16 eta 30 urte arteko neskentzat. Tailerrak barikuetan izango dira, otsailaren 9tik martxoaren 1era, 18:00etatik 20:00etara, Martikoena kaleko udal-eraikinean.

Ikerne Mendieta Uskola dantzari eta irakaslearen gidaritzapean, tailerrok umetokien eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta nerberaren gorputzagaz jolastuz gozatzeko gaitasuna berreskuratzeko helburua izango dute, inolako epaiketarik gabeko gune bat sortuz.

Metodologia parte-hartzailea, aktiboa eta sozializatzailea izango da, nesken beharretara eta aniztasunera egokituta.

Izena emateko, berdintasuna@getxo.eus helbidera mezu bat bidali edo 944 660 136 telefonora deitu dezakete interesatuek (08:00-14:00).  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun