Lehen fasean, Getxo Kirolak-ek bultzatzen dituen ikastaro eta jardueren inguruko informazioa nahiz udalerriko klubek eta elkarteek sustatzen dutenari buruzkoa emango du zerbitzuak. Bigarren fasean, aholkularitza horretan herrian dagoen eskaintza pribatu guztia ere sartzea aurreikusten da.
Arreta emateko ordutegiak honako hauek izango dira: Faduran, astelehen eta eguaztenetan, 10:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 19:00etara; Gobelan, martitzen eta eguenetan, 10:00etatik 11:00etara (martitzenetan baita 18:00etatik 19:00etara ere); eta Romo Kultur Etxean, eguenetan, 18:00etatik 19:00etara, eta barikuetan, 11:00etatik 12:00etara.
Interesatuek aurrez aurre erreserbatu dezakete hitzordua Fadura edo Gobelako bulegoetan, atencionalclientegk@getxo.eus posta elektronikoaren bidez edo 944 308 070 (Fadura) edo 944 045 151 (Gobela) telefonoetara deituta.
Eskaintza zabala eta askotarikoa
Getxo Kirolak-ek antolatzen duen programari dagokionean, denboraldi honetan 6.000 plaza eskaini ziren jarduera fisikoaren eta adinaren behar guztietara bideratutako 487 ikastarotan. Era berean, kirol-arloko kluben eta elkarteen sarea modalitate ugariko 88 erakundek osatzen dute, eta horietako askok inskripzioak hartzeko gaitasuna dute.