Herritarrek, merkataritza elkarteek eta beste erakunde batzuek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte otsailaren 2ra arte, eta, denera, sei kategoriara aurkeztu ahal izango dituzte hautagaitzak: tradizioa eta ibilbidea; komertzio sortu berria-ekintzailetza; 360º iraunkortasuna; berrikuntza-negozio eredua eraldatzea; ekin merkatari saria; eta Getxoren arima.
Juanma Gonzalez Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “ekimen berri honen bitartez udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduak aitortu, sustatu eta ikusarazi nahi ditugu, baita sektoreko eragileen lana nabarmendu ere. Herritarren parte-hartzea ere bultzatu nahi dugu, eta horregatik deia egiten diegu Getxoko herritarrei hautagaitzen proposamenean parte hartzeko”.