Uribitakora

Lau buru, hainbat helburu

Galder Bilbao Martinez “Txapi” 2024ko urt. 22a, 17:08

Hemen duzue entzungai Galder Bilbao Martinez Txapi  ALBEko bertsolariak urtarrileko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Mutil koxkor bat itsu aurreko
 
Urte barria hasi egin da
jaso indar ta animo,
uda partea ailegatu arte
segi tinko eta irmo.
Orduan eroso ibiltzeko
gastatu hainbat xentimo,
kontzertu eta txosnetarako
emongo dizu erritmo;
Lauburua bilakatu zaigu
jaietako sinonimo.

Txakoliña, sagardo ta ardoa
izatekotan egarri,
Txillida, Oteiza ta jasotzeko
arte diren hainbat harri.
Txalaparta, soinua, alboka
nork ez du dantzatu "Sarri",
mendi, ibai eta itsasoa
mendeetako euskarri;
gure Euskal Herriak baditu
ikur eta ezaugarri.
 
Lurra, sua, haizea, ura
zuen lauburua atara,
kultura, hizkuntza, herria, bihotza
batera igotzera malda,
Euskaraldia edo Korrika
ta gustuko ez dugun salda.
Iraultza ez dadila gelditu
kamiseta batean hara;
Postureo gutxiago eta
Euskara jalgi plazara!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun