Algortako San Nikolas Ikastolak antolatuta, eta Getxo Herri Kirolak taldeak bideratuta, udalerriko kirol talde ezberdinetako 50 kirolari aritu ziren atzo Algortako erdigunean desafioan. Sei taldetan banatu ziren elkarren aurka aritzeko: udalerriko futbol taldekoek osatutakoa, Getxo Rugbyko errugbilariak, Getxoko Pilota Elkarteko pilotariak, Swim Camp Getxoko igerilariak, Etorkizuna Mendi Taldeko korrikalariak eta Haszteneko kideak. Horiek guztiek hainbat erronkari aurre egin behar izan zioten, hala nola harri-altxaketa, giza-proba eta sokatira; eta 200 ikusle inguru bertaratu ziren norgehiagoka horiek ikustera. "Jai giro ederrean burutu zen dena", azpimarratu dute antolatzaileek.
Argazkiak: Ibilaldia 2024