Bizkaibuseko iturriek azaldu dutenez, azken hilabeteetan, "hainbat gorabehera" gertatu dira beste garraio publiko batzuetan, "hainbat eragin" izan dituztenak garraio-zerbitzua emateko orduan, eta horrek ekarri du autobus guztietara patinete elektrikoak sartzeko debekua.
Horiek horrela, Bizkaibusen ustez, autobusetan patinete eta monoziklo elektrikoak garraiatzea arriskutsua da erabiltzaileentzat eta ibilgailuentzat, eta, gainera, Bizkaibusen Zerbitzuen Eskuliburua urra daiteke, beren-beregi debekatzen baita bertan "ibilgailuetan lehergailuak, materia sukoiak, korrosiboak, erradioaktiboak, pozoitsuak, toxikoak edo kutsagarriak sartzea".
Bizkaibusek bat egingo du, horrela, mugikortasun pertsonaleko ibilgailu mota horiekaz sartzea debekatzea erabaki duten beste garraio-sistema publiko batzuekaz, hala nola Renfe, Euskotren eta Metro Bilbao.
Debeku horretatik kanpo geratzen dira, nolanahi ere, mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak (gurpil-aulkiak, etab.), bizikleta elektrikoak eta bateria elektrikorik ez duten patineteak.