Bi kasuetan ordutegia 10:30etik 13:30era bitartekoa izango da eta jarduerak Romo ikastetxean izango dira. Oraingoan, 36 plaza izango dira, 2013tik 2018ra (biak barne) jaiotako haurrentzat.
Martxoaren 6tik 8ra argitaratuko dira onartutakoen behin behineko zerrendak eta familiei abisua bidaliko diete.