Ingurumen Aretoak hiru lehiaketa antolatuko ditu Hezeguneen Munduko Egunari lotuta

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 30a, 14:40

Bolueko hezegunea, artxiboko irudian.

Hezeguneen Munduko Eguna dela eta, datorren barikuan, otsailaren 2an, Ingurumen Aretoak 3 lehiaketa antolatu ditu, otsailean zehar parte hartzeko: haurrentzako marrazkiko bi eta argazkiko bat. Kasu guztietan Bolueko hezegunea izango da gaia,

Haurrentzako marrazki-lehiaketetako bat 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta saria haurrentzako produktu ekologikoen saski bat izango da; bestea, 10 eta 15 urte bitartekoentzat izango da, eta Karpin Faunan sartzeko bi sarrera emango dira.

Bestalde, argazki-lehiaketa 16 urtetik gorako pertsonentzat izango da, eta, kasu honetan, produktu ekologikoen saski bat izango da saria.

Kasu guztietan Bolueko hezegunea izango da gaia, eta bertako paisaiagaz, faunagaz, floragaz, kontserbazio-egoeragaz, bertan egiten diren jarduerakaz eta abarregaz lotutako lanak aurkeztu ahal izango dira.

Argazkiak eta marrazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira info@ingurumenaretoagetxo.eus posta elektronikoko helbidera, izen-abizenak, titulua, adina (marrazki lehiaketan parte hartuz gero) eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Sare sozialen bidez ere parteka daitezke (Facebook, X eta Instagram), Ingurumen Aretoa etiketatuz.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke: www.ingurumenaretoagetxo.eus.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun