Daborduko 16 taxi elektriko daude Getxon

Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 14:45
Taxi bat, artxiboko irudian.

Getxoko Udalak, Ekonomia Sustapena Sailaren bitartez, 10 laguntza ekonomiko eman dizkie udalerriko taxilariei, tokiko garraio publikoan errekuntza-ibilgailuak ibilgailu elektrikoetara aldatzeko prozesua bizkortzeko. Diru-laguntza horiek 2023ko ekitaldiaren kontura eman zituzten, eta 50.000 euroko partida bideratu zen horretarako; 2022an 30.000 euro eman zitzaizkien taxi-lizentzia baten jabe ziren 6 pertsonari.

Juanma Gonzalez Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “bultzada berri honen bitartez, Getxoko Udalak lortu du dagoeneko 16 izatea udalerrian dauden taxi elektrikoak. Badakigu hiri-espazioaren kalitatea funtsezkoa dela merkataritza-espazioaren eta turismoaren dinamizazioan eta egoiliarren osasunean. Kutsadura akustiko baxua eta berotegi-efektuko gasen emisio txikiak dituen espazioa oinarrizkoa da pertsonak espazio komertzial eta turistikora erakartzeko”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun