Egitaraua

Auzoz auzo, aratusteez gozatzeko aukera izango dute getxoztar guztiek hurrengo aste-akabu bietan

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 8a, 09:53

Otsailaren bigarren aste-akabuan murgiltzear gaude eta, horregaz batera, mozorroen festan ere. Getxoko Andra Mari eta Itzubaltzeta/Romoko auzoak izango dira mozorrotzen aurrenekoak; lehenengoak, Donostiako danborrada izango dute gaitzat, bigarrenak, aldiz, bilauak. Algortan, berriz, hurrengo aste-akabuan egingo dute txonbo inauterietan, eta lanbideez mozorrotuko dira.

Algorta

Gaia: lanbideak

Otsailak 16, barikua

  • 17:30 Umeentzako ipuin-kontalaria San Nikolas plazan.
  • 18:00-19:00 Umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 18:30-19:30 Umeentzako "Txonbolatada" San Nikolas plazan.
  • 19:15-20:30 Ume eta familientzako diskofesta, DJ Kaktus-ekin, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areatxu fanfarrea herrian zehar.
  • 20:30-22:30 Kontzertua: Feile taldea, Katea inguruan.
  • 20:30-01:30 Kontzertua: Hush taldea, Katea inguruan.

Otsailak 17, zapatua

* Mozorro lehiaketa egunean zehar: haur eta familiak, gazterdi (12-16 urte) eta kuadrillak. Izena emateko, herrian jarrita egongo diren photocall-etako QRak eskaneatu.

  • 12:00-14:30 Musikalia Martxin Band + LMB, Tellagorritik abiatuta.
  • 12:00-14:30 Inauterietako kalejira Algortako kaleetatik, Muxikebarritik hasita: Atorrak, Markina eta Lapurdiko inauteriak, Itxartu dantza taldearen eskutik.
  • 12:30-15:00 Erraldoi eta buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta, Agurra taldearen eskutik.
  • 14:30-17:30 Haur eta familientzako mozorro bazkaria, Zabala eskolan. 14:30ean, umeen txanda eta 15:15ean, nagusiena.
  • 15:00-17:00 Kuadrillen mozorro bazkaria eta, ostean, bazkaloste girotua, San Nikolas plazan.
  • 18:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro-desfilea, Zabalatik hasita.
  • 19:00 Haur, familia eta Gazterdi mozorro lehiaketaren sari-banaketa, Kasino plazan.
  • 19:30 Zumba Rosirekin, Kasino plazan.
  • 21:00-01:30 Musika San Nikolas plazan, DJ Bull-ekin.
  • 21:00-01:30 Kontzertua: Pink House taldea, Katean.
  • 21:00-23:00 Kontzertua: Mambo Exprress taldea, Kasino plazan.
  • 23:30-01:30 DJ-a Kasino plazan.

Otsailak 18, domeka

  • 11:30-14:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak, San Nikolas plazan,
  • 12:00-14:30 Euskal inauterien desfilea Telletxetik hasita, Agurra dantza taldearen eskutik.
  • 13:30-14:30 Txistorra-jana, San Nikolas plazako frontoian.

Andra Mari

Gaia: Donostiako danborrada.

Otsailak 10, zapatua

  • 11:00 Kalejira: txistu, triki, pandero eta fanfarrea, Malakatetik hasita.
  • 13:30 Umeentzako jolasak, Malakaten.
  • 18:00 Txokolate-edana, Itxas Argia taldearen egoitzan.

Itzubaltzeta/Romo

Gaia: bilau egun batez!

Otsailak 10, zapatua

  • 11:30-14:00 Umeentzako tailerra, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Kalejira herrian zehar.
  • 12:00-12:30 Txikien mozorro erakusketarako izen-ematea, Santa Eugenia plazan.
  • 13:00 Txikien mozorro erakusketa, Santa Eugenia plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Santa Eugenia plazan. Tiketak salgai Arotza tabernan.
  • 17:30 Kalejira musikatua buruhandiakaz, herrian zehar.
  • 18:30 Txokolate-edana.
  • 19:00 Dantza plaza, Santa Eugenia plazan.
  • 21:00 Irrintzi erakusketa, Santa Eugenia plazan.
  • 22:00 Altxaporru! erromeria, Santa Eugenia plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun