Getxo Kirolak-ek eta Haszten elkarteak kirol-orientazioko zerbitzua jarri dute martxan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 11:38

© GETXOKO UDALA

Getxo Kirolak-ek eta Haszten kirol elkarteak kirol-orientazioko zerbitzu berri bat jarri dute martxan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat. Zerbitzu berri hau berritzailea da kirol-kudeaketa publikoaren esparruan eta urrats oso garrantzitsua ere bada herritar guztiei jarduera fisikoa egiteko aukera bermatzeko eta udalerri inklusiboagoa eta aniztasuna errespetatzen duena izateko.

Modu horretan, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan, familiek edo dibertsitate funtzionala duen edozeinek Getxoko Haszten elkarteko profesionalen taldeagaz elkarrizketa bat izan ahal izateko aukera eskainiko da, eta profesional horiek, diziplina anitzeko lan-metodoari jarraituz, eskaintzari eta jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan lan egiten duten udalerriko eragileei buruzko aholkularitza eta informazioa emango diete.  

Orientazio-zerbitzu berria Konectia prestakuntza-enpresaren inplikazioari esker egingo da, horrek finantzatzen baitio proiektuaren zati bat Haszten elkarteari. Halaber, elkarteak Gobelako igerilekuetan ematen dituen igeriketa egokituko programei eta Osasunazten ekimenari batuko zaie zerbitzua, 30 urtetik gora eta dibertsitate fisikoa edo funtzionala duten pertsonei zuzenduta.   

Interesatuek elkarrizketa bat hitzartu dezakete Haszten elkarteagaz, Faduran bertan edota Gobelan, 747 473 556 telefonora deituaz edo gkinclusion@gmail.com posta elektronikora mezua idatziaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun