Ena Artetxe Arana auzokide getxoztarra bisitatu dute udal-agintariek bere 100 urtebetetzeagatik. Getxon jaioa, udalerrian eman du bere bizitza osoa, eta hiru seme, alaba bat, bost biloba eta birbiloba bat ditu emakumeak. Hala, ohi legez, Amaia Aguirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Aixerrotaren oroigarria eta lore-sorta bat eman dizkiote.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!