Belaunaldien arteko zentroa
Itzubaltzeta/Romoko eraikinok botata, Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua da belaunaldien arteko zentro bat eraikitzea. Azpiegitura horretan adin desberdinetako pertsonak elkarregaz bizitzea da asmoa; horretarako, guztira, gazteei begirako 40 etxebizitza egingo dituzte, eta mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako beste 100.
Getxoko Udalak 2023ko urtarrilaren akabuan hustu zituen eraikinak, eta otsailaren 20an botatzen hasi zen, hainbat protesta-egunen ondoren, hondeamakinak lekura sartzea lortu ostean.
Proiektuak 16 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eta, hasiera batean, iragarri zuten aurten, 2024an, zabalduko zituela ateak.