Jardueraren ordutegia 10:00etatik 14:00era izango da. Aipatutako tokitik eta material optikoa erabiliz, hala nola teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak ere, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa duten pertsonei Getxoko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Halaber, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten dioten ekarpena transmititzeko saiakera egingo da, haiek behatuz, gozatuz eta identifikatuz.
Mota horretako bi jardunaldi egiten dira urtean, otsailean eta azaroan, eremu horretan ikus daitezkeen espezieen kopuru handiena hartzen saiatzeko: sedentarioak, negutarrak eta eztei ondoko eta/edo eztei aurreko migrazioan gelditzen direnak. Orain, otsailean, negutarrak eta ugaltze-lekuetara migratzen ari diren beste batzuk ikus daitezke: kaioak, lertxunak, hainbat limikola, ubarroiak, murgilak eta txilinportak, eta ingurutik dabilen hain arrunta ez den espezieren bat ere.
Doako jarduera honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, eta edozein pertsona hurbildu daiteke, La Bola hondartza ingurutik aipatutako egun eta ordutegian.