Psikologia praktikoari buruzko euskarazko ikastaroa egingo dute Getxon eskola-entrenatzaileentzat

Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 10:36
Artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Datorren otsailaren 19tik martxoaren 1era zabalik egongo da "Haur eta Gazteen entrenatzaileentzat psikologia praktikoa" ikastarorako izena emateko epea. Bizkaiko Foru Aldundiaren BIKEE (Bizkaian kirola ere euskaraz) programaren barruan antolatuta dago, Getxoko Udalagaz eta Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean, Gehitu Kirola ekimenari lotuta.

Euskaraz izango den ikastaroa eskola kirolean dabiltzan entrenatzaileentzat izango da, beraien artean kirolaren psikologiari buruzko prestakuntza zabaltzeko, Aritz Olagoi Olazabal, Psikologian lizentziatu eta kirolean euskararen presentzia areagotzeko hainbat ekimenetako eragilearen eskutik.

Ikastaroa online izango da, martxoaren 5etik 17ra; eta aurrez aurre, martxoaren 6an eta 13an, Fadurako kiroldegian, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izango da. Izen-ematea doakoa izango da, helbide honen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun