Sukaldariak, astronautak, erlezainak eta bestelako hamaika ogibidez mozorrotutako milaka pertsonak hartu zuten zapatuan Algortako erdigunea. Eguraldiak lagun, jaia eta algara nagusi izan zen San Nikolas plazaren inguruetan, besteak beste, Agurra eta Itxartu dantza-taldeen buruhandiak, erraldoiak eta euskal inauteriek lagunduta. Hona hemen egunak utzitako hainbat irudi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!