San Nikolas Ikastolak antolatuta, 2024ko Ibilaldiaren abestiaren bideoklipa grabatuko dute domeka honetan, hilaren 25ean, Algortako San Nikolas plazan. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute, eta antolatzaileek Getxoko kultur eta kirol elkarteei dei egin diete, bertan ager daitezen. "Elkarte edo talde bakoitzeko partaideek taldea identifikatzen duen janzkera, ezaugarri edota bereizgarria ekartzera gonbidatzen zaituztegu", azpimarratu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!