Aurrekoetan bezala, ekimen honen helburua da tokiko merkataritza sustatzea eta erakustea merkataritza-sektoreak herritarrei eskaintzen dizkien produktu guztiak: dekorazioa; kirol-artikuluak; liburu-denda; lentzeria, mertzeria eta bainua; moda eta osagarriak; oinetakoak; opariak eta lurrindegia.
Euria egiten badu, merkatua martxoaren 4ra (astelehena) eta 5era (martitzena) luzatuko da.
