Zuhaitz-landaketaren deialdia Otxantegi Herri Lurra, Azkorri Bizirik eta Adi HAPO elkarteek egin dute.
Aurretik ere hainbatetan egin duten legez, zapatuan, hilaren 24an, hainbat eragilek zuhaitzak landatuko dituzte Azkorriko basoan. Orain arte, tokian dauden pinudiak haritzez, lizarrez, artez, sahatsez, hurritzez eta beste hainbat zuhaitz autoktonoz bete dituzte, eta horrela segituko dutela iragarri dute. Deialdia irekia da, eta 10:30ean batuko dira Azkorriko bus geltokian.
Zuhaitz-landaketaren deialdia Otxantegi Herri Lurra, Azkorri Bizirik eta Adi HAPO elkarteek egin dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!