Lan horiek direla eta, Gobela kaleko zirkulazioan mozketak egon daitezke eta "behar bezala" seinaleztatuta egongo dira etenak, Udalak iragarri duenez. Halere, kale horretako pasabideetara sartzen utziko dela azaldu du. Obra materialak pilatzeko eremua Zalama eta kale Nagusia elkartzen diren lekuan dagoen zamalanetarako gunearen zati batean kokatuko da.
Eguraldiaren arabera, lanek 5 aste iraungo dute, gutxi gorabehera, eta 48.000 euro inguruko kostua izango dute.