Udaberriko Openean, Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko Esther Brizek urrezko domina lortu zuen lemazain gabeko bikoaren finalean (2-), bote mistoagaz, Club Náutic Amposta taldeko Aina Cid Espainiako selekzioko taldekideagaz batera. Proba berean, bere taldekide Izaskun Etxanizek, Ferrolgo klubeko Iria Jarama kirolariagaz ontzia osatuz, brontzezko domina eskuratu zuen. Skiff modalitatean (1X), berriz, Virginia Diazek urrezko domina jantzi zuen, eta, Maialen Mielgo, aldiz, brontzezkoa.
2.000 metroko distantzian, Virginia Diazek eta Izaskun Etxanizek Olinpiar Jokoetarako txartela ziurtatu beharko dute maiatzean jokatuko den bigarren txandan. Arraunlariok, aurretik, apirilean, Munduko Kopan eta Europako Txapelketan parte hartuko dute. Briz, bere aldetik, ez da Europako Txapelketara joango, baina bai, ordea, Mundukora.