Egitaraua

Inaugurazio galaren ostean, oraindino badago zertaz gozatu Bilbao Surf Film Festival jaialdian Getxon

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 29a, 08:43

Atzo, eguaztenean, egin zuten Algortako Muxikebarri Antzokian Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren inaugurazio handia, surfaren, zinemaren eta kirolaren industriako gonbidatu nabarmenakaz. Hala, zinemaldiari hasiera eman eta Sail Ofizialaren lehen saioaren proiekzioak egin zituzten atzo; gaur, horri jarraipena emango zaio, 09:00etatik aurrera. Hala, zapatura bitartean, askotariko filmak ikusi ahal izango dira Getxoko antzokian; jaialdia domekara arte izango da, Bilboko hainbat jarduerakaz.

Egitaraua:

Otsailak 29, eguena

09:00-23:00 'Bigarren Bizitza' erakusketa iraunkorra

Jon Ander Campos artistak ingurumena zaintzeko beharraz sentsibilizatu eta horren berri eman nahi digu. “Arte bihurtutako hondakinen” bidez, gizakiak ingurunean duen eragina eta hura lehengoratzeko gaitasuna irudikatzen ditu. 

III. multzoaren lehen blokea. Ikus-entzunezko Industriaren Jardunaldiak. Olaia Elorriagak dinamizatua eta streaming bidez emana. 9:30 Euskadiko zerga-pizgarriak eta kapital pribatua | 10:15 Inbisuala plataforma digitaletan erabiltzea 

Ikus-entzunezko Industriaren Jardunaldien bigarren blokea streaming bidez. 11:30 Edukiak sortu TikTok aroan | 12:15 Musika eta eskubideak ikus-entzunezkoetan | 12:50 Ikus-entzunezko materialaren alokairua

16:00-17:50

18:00-20:00

Special: Action Sports

20:10—22:30

Martxoak 1, barikua

17:30-18:50

19:00-20:20

20:30-22:15

Martxoak 2, zapatua

18:30-19:50

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun