Getxoko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko aplikazio interaktiboa da Gurot. Tribial moduko jolasa da, euskaraz. Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia. Parte hartzaileek erregistratu beharko dute berriro, aplikazioa berriztu dutelako.
Getxon irabazten duen taldeko kideek tablet bana irabaziko dute, eta bigarren geratzen den taldekoek XBS Extra bass System markako aurikular bana. Irabazlea, gainera, finala jokatzera pasako da Bizkaiko beste irabazleen kontra, apirilaren 26an, 17:30ean, San Mames estadioan (Bilbo). Lehen saria Madrileko Warner parketarako asteburu bateko bidaia izango da, bigarrena asteburu bat Miarritzeko ozeanoaren hirian edo cite de l´oceanek eskaintzen duen surf esperientzia birtuala ezagutzeko eta hirugarrena gau bateko egonaldi bat eta sarrerak Nafarroako IrriSarriLand abentura parkerako.