Jardueraren hasieran, 19:00ak edo 19:30ak aldera, naturagune horren ezaugarriak, balioak, mehatxuak eta kudeaketa azalduko dira. Ondoren, hondartzan bertan, eguneko azken orduan aktibo dauden fauna-espezie batzuk eta landaredia ezagutaraziko dituzte. Ilundu ondoren, eta linternen laguntzagaz, gaueko fauna bilatu eta detektatuko dute. Apo lasterkaria protagonista (Epidalea calamita) izango da, eta haren ezaugarriak, bitxikeriak, kudeaketa eta abar azalduko dituzte. "Ziurrenik, inguruan ohikoak diren beste anfibio- eta narrasti-espezie batzuk ere ikusi ahal izango dira, eta gaueko soinuren bat edo beste entzungo da", iragarri dute.
Eguraldiaren arabera, arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da, baita linterna bat ere. Jarduerak 23:30 edo 24:00ak arte iraungo du, eta helduentzat izango da, baina 8 urtetik gorako haurrak ere joan ahal izango dira. Beharrezkoa da izena ematea ohiko helbide elektronikoan: boluenatura@gmail.com.