Eskola-bideen proiektuaren arabera, bizimodu aktiboak eta mugikortasun iraunkorra bultzatzeko, ezinbestekoa da adingabeak oinez mugitzera animatzea, eta ezinbestekoa da ekimen horretan modu aktiboan laguntzea. Horrela, eguneroko bidaia hori baliatu ahal izango da haurrak hirietan integratzeko edo gizartean duten zeregina gauzatzeko tresna baliagarri gisa.
Bestalde, domekan, hilaren 17an, eta aste tematikoari hasiera emateko, oinezko martxa bat egingo dute Algortako Telletxe plazatik abiatuta, 10:30ean, "haurrek atea irekitzea, etxetik irtetea eta beste lagun batzuen bila ibiltzea bezalako gauza natural bat berriro esperimentatzea laguntzeko eta errazteko". Era berean, helduek familia elkargune bat sortuko dute jarduera horren bidez komunitate harremanak berreskuratze aldera.
Martxak ibilbide zirkularra izango du, eta hirigunetik igaroko da, non pertsona askok beren egunerokoan aurkitzen dituzten oztopo arkitektonikoak bertatik bertara bizi ahal izango dituzte. Horretarako, Haszten kirol egokitu inklusiboaren elkartearen laguntza izango dute, dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasun unibertsalerako eskubidea bermatzeko lan egiten baitute.
Martxan parte hartzeko, aldez urretik izena eman behar da 688 883 596 telefonoaren bidez edo info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidearen bidez.