Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek Stop motion eta Zinema kartelak margotzen doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 2an, El Circo (Charlie Chaplin); eta 3an, Ponyo en el acantilado (Hayao Miyazaki), arrastiz (17:00).
Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 4 eta 5ean izango dira eta bi pieza tematiko eskainiko dituzte: La historia del cine eta Musika zineman, biak 17:00etan. Adin tarte horretako umeek heldu bategaz joan beharko dute.
Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarri Antzokiko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean, 2,50 euroan.