Partidaren aurreko jarduerak 18:00etatik 20:30era izango dira. Tarte horretan, puzgarria, 3ko futboleko kantxa, Herri Kirolak gunea eta makillaje-eremua egongo dira gozagai, baita zumba klase bat ere auzo bakoitzean. Jardueretako batzuek bertoko elkarte eta kirol-kluben laguntza izango dute.
Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi guztiak eta partidaren emanaldia Gobela eta Fadura kiroldegietara lekualdatuko dituzte.