Getxo antiarrazista

Arantza Gutierrez Paz 2024ko mar. 21a, 09:00

Martxoaren 21a Arraza-bereizkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuen NBEk. Aldarrikapenen agendan markaturiko data da batzuentzat; makillaje edo itxurakeriarako aitzakia, berriz, administrazioentzat, beren burua antirrazistatzat duten horientzat ere.

Ez dut ukatuko Zurrumurik Ez egitasmotik Getxo antiarrazista izendatzera urrats kualitatiboa dagoela, benetako asmoen adierazpena. Baina ez da nahikoa. Ez da nahikoa gurera datozenen harrera 3. sektoreko erakundeen eskuetan uzten bada; ez da nahikoa abegia herritarren elkartasunaren gainean zamatzen denean (eta eskerrak, elkartasun-sare handia dagoela); ez da nahikoa aterpeetan lekurik ez egoteak pertsona batzuk kalean lo egitera behartzen dituenean; ez da nahikoa bizikidetzan sortzen diren arazoen aurrean erantzun bakarra poliziala bada; ez da nahikoa migrazio-teknikoaren hutsunea betetzen ez denean…

Asko esan daiteke Hego globaleko herritarrak Ipar globalera bultzatzen dituzten faktoreez: gerrak, baliabideen ustiapena, ideologia, sexu-identitateagatiko jazarpena… Hemen daudela, ezin gara horien atzean ezkutatu ezer ez egiteko, gure erantzukizuna ez balitz bezala. Asmoetatik harago, erabil dezagun efemeridea kalera atera eta benetako politika antiarrazistak exijitzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun