Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena Arloaren eta Ingurumen Unitatearen ekimena da, udalerriko sektoreko elkarteakaz lankidetzan. Ekimenaren helburua da, alde batetik, lorategietako eta bide publikoko gorotzak biltzeko betebeharraren berri ematea, eta, bestetik, etxebizitzetako, merkataritzako eta hiri-altzarietako fatxadetan txakurren pixek sortzen dituzten "arazoen" berri ematea, hala nola efektu korrosiboak eta usain txarrak.
Udal-arduradunen arabera, ekimen honek "indartu" egiten du bide publikoan eta berdeguneetan maskoten gorotz eta pixei buruzko sentsibilizazio-kanpaina. Izan ere, gogoratu dutenez, "efektu korrosiboak urtu eta usain txarrak saihestu daitezke ur- eta xaboi-nahasketa bat botaz bide publikoan, maskoten pixetan”.