Guztira, sei talde egongo dira aurten Punta Galea Txirrindulari Elkartean, eta elkarteak berak hainbat lasterketa antolatuko ditu 2024an ere, ohi legez. Apirilaren 14an, Eskolako proba bat egingo dute Sondikan. Maiatzaren 18an, Bizkaiko Gazte eta Gaztetxo mailetako Erlojupeko Bizkaiko Txapelketa antolatuko du Urdulizen, eta hurrengo egunean, maiatzaren 19an, Getxon izango da Gaztetxo mailako Andra Mari Saria. Ondoren, maiatzaren 26an, Eskolen Euskadiko Txapelketa izango da Sondikan.
Probarik ezagunena, Getxoko Zirkuitua, abuztuaren 11ra atzeratu behar izan dute, 2024 Parisko Joko Olinpikoak direla-eta. Antolatzaileek azaldu dutenez, egutegia argitaratu zutenean, lasterketa getxoztarra uztailaren 28an ezarri zuten, baina, egoera ikusita, abuztuaren 11ra atzeratu behar izan dute.
Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen azken proba Urdulizko Andra Mari Saria izango da, irailaren 8an, Élite eta 23 urte azpiko mailetako txirrindularientzat.
2024 denboraldiko taldeak:
ESKOLA
GAZTETXO NESKAK
GAZTETXO MUTILAK
JUNIOR
EISER HIRUMET
ZIKLOTURISTA