Algortako Obispo Etxeandiako umeentzako jolasen egitura konpontzeko lanak abiatu dituzte

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 09:32

Parkeko lanak abiatu dituzte. © GETXOKO UDALA

Algortako Obispo Etxeandia kaleko parkeko umeentzako jolasen egitura konpontzeko lanak abiatu zituzten atzo, martitzenean. Beharrok hiruzpalau aste iraungo dute, eta zatika egingo dituzte. "Horregatik, hesiak jarri beharko dira eta, behar izanez gero, jolasgune osoa itxiko da", ohartarazi du Getxoko Udalak.

Zabuen egituran kalteak aurkitu dira, eta, hori dela eta, konpondu egingo dute gune horretan jolasten duten umeen segurtasuna bermatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun