Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu dutenez, 68 etxebizitzetatik hiru bi logelatakoak dira, 90 metro koadro inguruko azalera dute eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainerako 65 etxebizitzetatik, sei logela bakarrekoak dira eta 50 eta 55 metro koadro artekoak; 48 etxebizitza, bi logelakoak eta 55 eta 65 metro koadro artekoak, eta 11 hiru logelakoak eta 78 eta 88 metro koadro artekoak.
Getxoko Udalak gogorarazi duenez, eskatzaileak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egon beharko dira alokairuko eskatzaile gisa, Getxon edo Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerriren batean. Halaber, titularretako batek behintzat etenik gabeko urtebeteko antzinatasuneko errolda izan beharko du Getxon ala azken bost urteetan hiru urteko antzinatasuna, erroldan etenak izanez gero.
Gainera, 2022 urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak izan. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko dute aintzat.