Iturriek azaldu dutenez, erasoa domeka goizaldean izan zen, borroka baten baitan, eta biktima toraxean zauritu zuen erasotzaileak. Ertzaintza eta osasun langileak erasoa izan zen lekura bertaratu ziren, eta biktima artatu eta ospitalera eraman ostean, poliziek ikerketa abiatu zuten. Hala, handik ordu batzuk beranduago, erasoaren ustezko egilea aurkitu zuten, gertuko etxebizitza batean.
Hori horrela, Ertzaintzaren patruila bat Algorta etorbideko etxebizitzara sartu behar izan zen, bertan baitzegoen ustezko erasotzailea ezkutatuta.
Atxilotutako gizona, 37 urtekoa, ertzain-etxera eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko, eta Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute. Horrez gainera, 29 urteko beste gizon bat ikertu dute, erasoagaz zerikusia duelakoan.