Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Feijook Javier de Andres lehendakarigai popularra lagunduko du Areetan gaurko mitinean

Erredakzioa 2024ko api. 8a, 11:42
PPk ere kanpaina hasi du Uribe Kostan. © RaquelGlezDiez

Urkullu lehendakariari lekukoa hartzeko lasterketa martxan da, eta botoa eskatzeko ekitaldiak egiten hasi dira alderdi politikoak EAE osoan, baita gurean ere. Kontuak horrela, Javier de Andres PPko lehendakarigaiak ekitaldi politikoa egingo du gaur, astelehenean, Areetan, San Joseren jauregian, 18:30etik aurrera. Bertan izango da, besteak beste, Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea, baita Eduardo Andrade Bizkaiko PPko idazkari nagusi eta Getxoko zinegotzia eta Esther Martinez Euskadiko idazkari nagusia ere.

PPren programa osoa, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun