Proiektuaren arabera, 600 metroko bidegorria egingo dute Eduardo Coste kalean, Zubia plazatik Errebitarte kaleraino, Leioako udalerriagaz bat egiten duen tokian. Aipatutako tartean, eremua berrantolatuko dute, aparkatzeko plazak murriztu gabe, udal-iturriek zehaztu dutenez. Era berean, Zubia plazako autobus-geltokien gunearen aurrealdea berrantolatuko da, autobusaren erabiltzaileen eta bidegorriaren erabiltzaileen artean interferentziarik egon ez dadin. Zintarrizko lerrokadurak doituko dira, egungo lerro bikoitzeko eremuak kenduz eta bidegorrirako tokia gaituz.
Lanek 5 hilabeteko iraupena izango dute eta 331.590 euroko inbertsioa, "% 90 Next Generation EU funtsekin finantziatua, eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren (MITMA) 2022ko deialdiaren barruan, hirien ingurumen-kalitatea hobetzeko eta hirietako mugikortasun jasangarria sendotzeko", Udalak jakinarazi duenez.