Ekimenak hainbat helburu ditu, baina azpimarragarrienak hauek dira: adingabeek uztailean eta abuztuan, Aljeriako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetako klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55 gradura ere iritsi ahal baitira bertan; azterketa mediko orokorra eskaintzea, begietako eta hortzetako azterketa bategaz eta trukaketa kulturala sustatzea, eta getxoztarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.
Getxoko Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako.
Familia interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 telefono-zenbakiaren bitartez, atfalgetxo@gmail.com helbidera idatziz edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean: 94 466 00 17 telefonoan edo lankidetza@getxo.net helbide elektronikoan.