1. ildoak 55.974 euro eman ditu, ardatz komertzialak ikusarazteko, sustatzeko eta dinamizatzeko ekintzei laguntzera bideratutakoak hainbat motatako jarduerak eginez: Algortako Dendak elkarteak 17.124 euro jasoko ditu, “Tokiko merkataritza gure kaleetan” (desfile ibiltaria) eta “Algortako dendak euskararen alde” (Ibilaldiari lotutako proiektua) proiektuetarako; GetxoEnpresak 22.529 euro, establezimendu parte-hartzaile bakoitzari bideo indibidualizatuak egiteko proiekturako, eta erakusleihoak dinamizatzeko beste proiektu baterako; eta Romo Bizirik elkarteak 16.320 euro, “Auzoa koloreztatzen” ekimenerako (fatxada komertziala berreskuratzea grafiti bidez) eta “Romotik Mundura” ekimenerako (Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako saltokien eta enpresen tokiko azoka).
3. ildoak, aldiz, 33.650 euro banatuko ditu elkartegintza mantendu eta sustatzera bideratuta: Algortako Dendak elkarteak 7.400 euro jasoko ditu, GetxoEnpresak 20.650 euro eta Romo Bizirik-ek 5.600 euro.