Kontzertua elizan bertan izango da eta sarrera librea izango du. Bertan, egile ezagunen abesti sorta zabala izango da, hala nola Xabier Leteren Habanera, edo Jim Papoulisen We are the voices. Gainera, swahiliz interpretatutako abesti afrikar batez gozatu ahal izango da, baita Grease musikal ezagunaren abesti baten egokitzapena ere, gazteenen eskutik, beste askoren artean, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.