Giro ederrean jokatu zituzten eguazten iluntzean Salem tabernan eta Azebarrin Taldekakoaren 4. kanporaketa honi zegozkion saio biak. Bertsolariek saio bietan egindako lanak kontutan hartuta, LeartiBai+ taldeak egin zuen aurrera, eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortu zuen.
Taldekakoan ohikoa izaten den moduan, taldeen arteko giroa izatea da garrantzitsuena, eta eguazteneko giroa alaitzen laguntzeko akordeoiaren laguntza izan zuten. Bigarren saioa amaitutakoan, gainera, afari merienda egin zuten talde biek elkarregaz.