Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Miren Itziar Iriondo Getxoko auzokidea bisitatu dute gaur goizean, bizi den Andra Mariko baserrian, 100 urte bete dituela eta. Mendaron jaioa, bizitzaren erdia baino gehiago udalerrian eman du emakumeak. Seme bategaz eta biloba bigaz, ohi bezala, auzokideak Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso ditu udal-agintarien eskuetatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!