Sare horren lehen ekintzetako bat da irudi korporatibo bat sortzea, "lankidetza horren espiritua eta hura osatzen duten helmuga turistikoen balioak irudikatuko dituena", udal-iturriek zehaztu dutenez.
Surfaren Herrien Sarea
Surfaren Herrien Sarea surfaren turismoa modu iraunkorrean kudeatzeko lankidetza-plataforma da, ingurune naturala zaintzeko eta parte hartzen duen herri bakoitzaren berezitasunak nabarmentzeko. Ekimen hau –extGenerationEU– Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari dagokio, Espainiako Gobernuko Industria eta Turismo Ministerioak antolatutako “Experiencias Turismo España” programaren bidez.