Joan den ikasturtean, Getxok Azpeitian egin zen alardean parte hartu zuen, Juan de Antxieta Musika Eskolaren 40. urteurrena zela eta, eta aurten Getxoko ikastetxeak hartu du lekukoa.
Ekimenean parte hartuko dute Azpeitiko Banda Gazteak, Haize Txikiak Sakanako Musika Bandak, Errenteriako Herri Arte Eskolako Banda Txikiak, Doinua Musika Eskolako Banda Txikiak (Legazpi) eta Getxoko Andres Isasi Junior Band & Santos Intxausti Haize Txiki Taldeak.
Eguraldi txarra egiten badu, kalejira bertan behera utziko da, baina ez kontzertua.